Godella (valencià)

 

Godella (castellano)

 
 

Godella (euskera)

 

Demografia

 

Godella - Blanc i Negre

 

 

GODELLA - HERRIA

GODELLA l´Horta Nord eskualdeko udalerria da, 12.000 biztanle inguru ditu eta bere 8,4 km2 ko azalerak Valentzia, Burjassot, Rocafort, Paterna eta Bétera ditu mugakide.

Aztarnategi eneolitiko eta erromatar batzuk izan ezik, bere hastapena Erdi Aroan koka daiteke. Zegoeneko “Llibre del Repartiment”-en Godaylako basetxe arabiarraren aipamena egiten da bere errota eta labeekin, zeinetan Kristau Aroan jaun-gaztelu bat eraiki zuten Valentziako Bide Zaharreko sarreran, antzinatik bere baratza ureztatu duen Montcadako ubidearen ondoan.

Nekazaritza, argingintza (pedrapiquers) eta artisautza izan dira herri honen ohiko jarduera ekonomikoak.

Biztanleria pixkanaka-pixkanaka hazi zen “El Poblet” deritzan haserako gune honen inguruan joan den mende bukaera arte; izan ere, garai honetan etorkinen emari handiak (hauetako asko lezetan ezarri ziren) eta udatiarren lehen txaletek antzinako lehen gunea gainditu zuten eta Salvador Baselizarantz, trenbidearen beste alderako hiri zabalkundeari ekin zioten.

70.hamarkadan, Godellak hirigintza eta biztanleri hazkunde ikaragarria izan du; bere biztanleria bikoiztu egin baita Valentziatik hurbil izanagatik, komunikabideen egokitasunagatik eta duen giza maila handiagatik.

Halere, iraganeko ondare arkitektoniko eta arkeologiko aberatsa gorde du Godellak: Erdi Aroko antzinako eliza ( gaur egungo Kristoren Kapera), eliza neoklasikoa (San Bartolome), jaun gaztelua (gaur egungo Bihotz Sakratua ikastetxea), Boildarren dorrea edo Serdanyola, Salbatzailearen Baseliza, Pirataren Dorrea, Covalla, Les Pedreres, e. a., eta Kale Nagusiaren eta Magdalena Sofia inguruan dagoen hirigunearen osotasuna batez ere, baratzaren ikuspegi zoragarria duena.

Ondare historiko eta natural hau giza jarduera elkarkor batekin osatzen da; izan ere, Valentziako herri honen ohitura, festak eta izpiritua bizirik gordetzen dituzte, kultura, musika, jubilatu, emakume, gazte eta artista elkarteek, baita giltzari eta jaizaleek ere.